Esprinterrentzat zen egokia Paris-Nizako bigarren etapa, eta esprinter batek irabazi zuen Orleansen: Tom Boonenek (Omega Pharma). Baina espero baino triskantza handiagoa eragin zuen etapak. Haizeak eraginda, tropela zatitu egin zen helmugara iristeko 75 kilometro pasatxo falta zirenean, eta, besteak beste, atzean geratu ziren Gustav Larsson liderra (Vacansoleil), Tony Martin (Omega) eta Denis Mentxov (Katuxa). Baita euskaldun guztiak ere.
21 txirrindulari geratu ziren aurrean, eta egurrean egin zituzten helmugara arteko kilometroak —2.29 minutuko aldea lortu zuten azkenean—. Bradley Wiggins jarri da lider; sei segundora dauka Levi Leipheimer (Omega Pharma).
Boonenek irabazi du Paris-Nizako bigarrena, eta Wiggins jarri da lider
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu