Boonenek sendotu egin du Qatarko Itzuliko lidergoa
TXIRRINDULARITZA. Tom Boonenek (Omega Pharma-Quick Step) ikusgarri ekin dio denboraldiari. Qatarko Tourreko laugarren etapa irabazi zuen atzo belgikarrak —bigarren garaipena du—, eta lidergoa sendotu zuen. 31 segundora dauka orain Tyler Farrar (Garmin-Cervelo). Mallorcako Challengeko azken lasterketa, berriz, bertan behera geratu zen, elurragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu