Tom Bonnen izan da garaile gaur Frantziako Tourreko hamabigarren etapan (Montpellier-Castres, 178,5 kilometro), esprintean. Garaipenetik gertu ibili da Amets Txurruka Euskaltel-Euskadiko txirrindularia, Pierrick Fedrigorekin 120 kilometro pasan ihes eginda egon ostean helmugarako mila eta ehun metro falta zirela harrapatu duelako tropelak.
Aurtengo Tourreko bigarren etapa du Boonenek. Erik Zabel izan da gaur bigarren, Robert Hunter hirugarren. Michael Rasmussenek segitzen du lider.
Bihar, Tourreko hamahirugarren etapa, erlojupekoa: Albi-Albi (54 kilometro). Laugarren mailako mendatea edukiko dute, 38,5. kilometroan.
Etzi, berriro mendia. Maila bereziko bi mendate izango dituzte: helmugatik 50 kilometrora Pailheres eta helmugan bertan Plateau de Beille.
Txirrindularitza
Boonenen bigarren etapa Tourrean
Txurruka helmugatik mila eta ehun metrora harrapatu du tropelak, 120 kilometro pasan ihes eginda egon ondoren. Bihar 54 kilometroko erlojupekoa izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu