FUTBOLA

Bosgarren liga, esku-eskura

Athletic eta Bartzelona lehiatuko dira bihar San Mamesen. Bosgarren aldiz irabaz dezakete liga zuri-gorriek, bihar irabazi edo berdinduz gero. Arrate Oruetarekin eta Irene Paredesekin izan da BERRIA.

2013ko maiatzaren 4a
21:05
Entzun

Ligako titulua bosgarren aldiz irabaztear da Athletic. Bartzelonaren aurka jokatuko du; lehen sailkatua, bigarrenaren kontra. Irabaztea edo berdintzea nahikoa izango dute zuri-gorriek txapeldun izateko. San Mamesen jokatuko dute bihar, zaleen babesa bilatzeko. Bete egingo da zelaia.

Arrate Oruetaren bosgarren liga titulua eta Irene Paredesen lehena izan daiteke, eta Athleticeko bi jokalariekin hitz egin du BERRIAk. "Tituluren bat irabazi dutenek euren esperientzia kontatzen dizute, eta, egia esan, horrelakoak bizitzeko gogoa sortzen dizute", dio Paredesek.

Oruetak gogoan du San Mamesen jokatuta irabazi zuten aurreneko titulua: "35.000 zalerekin, boom baten gisakoa izan zen San Mamesen jokatu genuen lehen aldia. Orain ere jende asko inguratzea espero dut".

BERRIAk bihar argitaratuko du bi jokalariekin eginiko erreportajea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.