Epaileak gaur eman die erabakiaren berri auzian zerikusia duten aldeei. Epaiaren berri jakin ostean, Athleticeko abokatu Javier Rodriguezek ez du argitu talde txuri-gorria arduradun subsidiarioa den. Realeko abokatu Manuel Cendonek, berriz, ez du adierazpenik egin nahi izan.
Zubiaurre 2005eko uztailaren 1ean Athleticeko jokalari gisa aurkeztu zuen Fernando Lamikiz talde txuri-gorriko presidenteak Ibaiganen. Orduan Zubiaurrek urtebeteko kontratua zuen oraindik Realarekin.
Gaurkoa, talde txuri-urdinaren aldeko hirugarren ebazpen judiziala izan da. Lehenengo Iban Zubiarrek ustezko kaleratze bidegabea egiteagatik jarri zion salaketa Realari eta epaileak ez zuen salaketa hura haintzat hartu. Ondoren, Zubiaurrek talde donostiarrarekin zuen kontratua haustea alde bakarreko erabakia izan zela iritzi zion epaileak.
Fuentes pozik epailearen erabakiarekin
Realak 30 milioi eskatzen zikien Zubiaurreri batetik eta Athletici bestetik arduradun subsidiario gisa. 30 milioiko etete klausula zuen hain juxtu Iban Zubiaurrek. Epailearen aburuz baina 22 urteko jokalari batentzat gehiegizkoa da horrelako etete klausula bat "oso ona izanagatik ere".
Hala ere, Miguel Fuentes Realeko presidentea oso pozik agertu da gaur kazetarien aurrean epaileak hartutako erabakiarekin. Ziurtatu ez duen arren, Realak beharbada helegitea aurkeztuko duela ere iragarri du. Epaileak Realaren tesia babestu izana zoriontzekoa iritzi dio Fuentesek. Hain zuzen ere, Realarekin zuen kontratua apurtzea alde bakarreko erabakia izan zela onartzea eta Athletic erantzule subsidiarioa izendatzea Realak eskatu zuen bezalaxe. "Diru kopuruarekin ez gaude hain pozik", azaldu du Realeko presidenteak. "Guk asmoen azpitik geratzen baita".
Futbola
Bost milioi euro ordaindu beharko dizkio Zubiaurrek Realari eta Athletic izango da erantzule subsidiarioa
Realarekin zuen kontratua apurtzea alde bakarreko erabakia izan zela iritzita, talde txuri-urdinari 5 milioi euroko kalteordaina ematera zigortu du Iban Zubiaurre futbol jokalaria Donostiako Gizarte Gaietako Auzitegiak. Era berean, jokalariaren eta Athleticen artean aurre kontratu bat zegoela frogatutzat jo du epaileak eta horrenbestez talde txuri-gorria izango da erantzule subsidiarioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu