Boston Celticsek NBAko titulua lortzeko beste pauso bat eman du bart, Los Angeles Lakersi finaleko bigarren partida ere irabazi egin diolako. 108-102 hartu du mendean, eta 2-0 doa aurretik. Lau partida irabaztera da, eta hurrengo hiru neurketak Los Angeles jokatuko dituzte.
Erraz dominatu du Bostonek partida (36-26, 58-42, 95-71...), baina Lakersek gauzak estutu egin dizkio bukaeran (38 segundo falta zirela 104-102 zihoazen).
Paul Pierce hegala izan da Bostoneko jokalaririk onena: 28 puntu eta 8 asistentzia. Kevin Garnett Bostoneko pibotak 17 puntu sartu ditu eta 14 errebote harrapatu, Rajon Rondo baseak 16 asistentzia eman ditu, Leon Powe hegal-pibotak21 puntu sartu ditu. Lakerseko onenak: Kobe Bryant hegala (30 puntu eta 8 asistentzia) eta Pau Gasol pibota (17 puntu eta 10 errebote).
Saskibaloia
Boston Celtics 2-0 jarri da aurretik
Bart 108-102 irabazi dio Los Angeles Lakersi NBAko finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu