Boston Celtics-Los Angeles Lakers izango da aurten NBAko finala. 80ko hamarkadako ohiko finala, beraz. Lakersek atzo lortu zuen txartela, Mendebaldeko finala 4-1 irabazita San Antonio Spursi. Bostonek gaur eskuratu du, 4-2 hartuta mendean Detroit. 89-81 irabazi dio seigarren partida.
Paul Pierce hegala (27 puntu), Ray Allen hegala (17) eta Kevin Garnett pibota (16) izan dira Bostoneko jokalaririk onenak. Detroitekoak: Chauncey Billups (29 puntu) eta Richard Hamilton (21) hegalak.
Saskibaloia
Boston Celtics ere NBAko finalera
4-2 irabazi dio Ekialdean Detroit Pistonsi. Los Angeles Lakers izango du kontrario.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu