Bart hasi da NBAko finala, Boston Celtics eta Los Angeles Lakers taldeen artean, eta aurrena nagusitu da: 98-88. Partida estua izan da, Lakers joan baita atsedenera aurretik: 46-51.
Kevin Garnett (24 puntu eta 13 errebote), Paul Pierce (22 puntu) eta Ray Allen (19 puntu) izan dira Bostoneko jokalaririk onenak. Lakersekoak: Kobe Bryant (24 puntu) eta Pau Gasol (15 puntu eta 8 errebote).
Euskal Herriko astelehen goizeko hiruretan jokatuko dute bigarren partida, Bostonen berriz ere. Lau partida irabazten dituenak lortuko du NBAko titulua.
Saskibaloia
Boston Celticsek irabazi du NBAko finaleko lehen partida
Bart 98-88 hartu du mendean Los Angeles Lakers.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu