Bostonek bina berdindu du kanporaketa Miamirekin
SASKIBALOIA. Bostonek luzapenean irabazi zion atzo Miamiri NBAko Ekialdeko Konferentziako finaleko laugarren partidan (93-91), eta garaipen horri esker bina berdindu du kanporaketa. Talde lana izan zen Bostonen makukua, lau jokalarik gainditu baitzuten 15 puntuko langa. Miamin, berriz, Lebron James eta Dwyane Wade nabarmendu ziren beste behin: 49 puntu bien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu