Nacer Bouhannik esprintean irabazi du Italiako Giroko zazpigarren etapa. Itzuliko bigarren etapa garaipena du. Marcel Kittelen (Shimano) erretiroak oso erakargarri bilakatu ditu esprintak, eta Bouhanni da haren hutsunea hobekien egokitzen ari dena. Folignoko kaleetan (Italia) buruz buruko lehia polita ikusi da, eta Bouhannik ondo hartu die aurrea Giacomo Nizzolo (TFR), Luka Mezgec (GIA) eta Michael Matthewsi (Orica). Azken horrek jarraitzen du lider.
Etapak (211 km) espero zen bilakaera izan zuen. Eguneko ihesaldia 30. kilometroan osatu da. Boskote bat izan da: Anacona (Lampre-Merida), Thurau (Europcar), Herrada (Movistar Team), Boem (Bardiani) eta Chalapud (Colombia). Zazpi minutu izatera iritsi dira, baina helmugarako hiru kilometro falta zirenean ehizatu dituzte. Tropelak lan bikaina egin du iheslariak harrapatzeko.