Bradley Wigginsek (Sky) irabazi du Frantziako Tourra eta, hala, lasterketa irabazten duen Erresuma Batuko lehendabiziko txirrindularia bihurtu da. Chris Froome taldekideak bigarren postua eskuratu du eta hirugarren Vincenzo Nibali (Liquigas) italiarra sailkatu da.
Wiggins izan da 2012ko Tourreko txirrindularirik indartsuena. Bi erlojupeko luzeak irabazi ditu, nagusitasunez; eta lider handien moduan aritu da lanean.
Azkeneko etapan, Rambouillet-Paris artekoa, esprinterren taldeek erritmoa bizitu zuten azken kilometroetan. Cavendishek lortu zuen garaipena, laugarrena. Esprint luzean txirrindularia indartsuena eta azkarrena izan da. Haimar Zubeldiak (RadioShack), seigarren postua eskuratu du, euskal txirrindularirik onena izan da sailkapen nagusian.
Sailkapen nagusia
1. Bradley Wiggins (Sky) 84.26.31
2. Chistopher Froome (Sky) 3.21era
3. Vincenzo Nibali (Liquigas) 6.19ra
4. J. Van den Broeck (Lotto) 10.15era
5. Tejay Van Garderen (BMC) 11.04ra
6. Haimar Zubeldia (RadioS.) 15.43ra
7. Cadel Evans (BMC) 15.51ra
8. Pierre Rolland (Europcar) 16.31ra
9. Janez Brajkovic (Astana) 16.38ra
10. Thibaut Pinot (FDJ) 17.17ra
11. Andreas Kloeden (RadioS.) 17.54ra
12. Nicolas Roche (Ag2r) 19.33ra
13. Chis Horner (RadioShack) 19.55era
14. Chis Anker Sorensen (Saxo) 25.27ra
15. Denis Mentxov (Katuxa) 27.22ra
16. Maxime Monfort (RadioS.) 28.30era
17. Egoi Martinez (Euskaltel) 31.46ra
39. Gorka Izagirre (Eus.) 1.31.44ra
74. Jorge Azanza (Eus.) 2.18.58ra