Txirrindularitza

Bradley Wigginsek baretu du Tony Martin

Ingelesak 26 segundo atera dizkio alemaniarrari, eta urrezko domina kolkoratu du. Martinek irabazi du zilarra, eta Tom Dumoulin herbehereetarrak brontzea. Jonathan Castroviejok 10. amaitu du, eta Markel Irizarrek 34.

Bradley Wiggins, gaurko erlojupekoan. JAVIER LIZON, EFE
unai zubeldia
2014ko irailaren 24a
07:47
Entzun

Mimo handiz prestatu zuela aitortu zuen, eta ez zen ari gezurretan. Bradley Wigginsek (Britainia Handia) irabazi du urrezko domina Munduko Txapelketako gizonezkoen erlojupekoan, Tony Martin faborito nagusiari (Alemania) 26 segundo aterata. Lehen erreferentzian bakarrik zen aurretik alemaniarra, hiru segundoko aldearekin, baina behetik gorako saioa egin du gero britainiarrak. Tom Dumoulinek (Herbehereak) irabazi du brontzezko domina. Wigginsek baino 41 segundo gehiago behar izan ditu 47,1 kilometroko ibilbidea egiteko.

Euskal herritarrei dagokienez, indarrean hasi arren nahi baino saio apalagoa egin du Markel Irizarrek, eta 34. postuan amaitu du, azkenean, Wigginsengandik 3.39 minutura. Jonathan Castroviejok, berriz, behetik gorako erlojupekoa egin du, eta 10. amaitu du, irabazlearengandik 1.44ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.