Txirrindularitza

Brandek irabazi du Giroko hirugarren etapa

Rabo Liveko txirrindularia izan da azkarrena bederatzi laguneko ihesaldiaren esprintean. Megan Guarnierrek du atzetik lider.

unai zubeldia
2015eko uztailaren 6a
16:22
Entzun

Esprinta behar zuen Giroko hirugarren etapak, baina bederatzi laguneko ihesaldia sortu da Mozambano mendatea igaro berritan, eta helmugaraino iritsi da saialdia. Bezperan lidergoa galduta, Lucinda Brandek (Rabo Liv) irabazi du etapa, esprintean, Elena Cecchiniri (Lotto) aurrea hartuta. Ia bost minuturen aldea ere izan du bederatzikoak, eta, Megan Guarnierrengandik (Boels Dolmans) 1.40 minutura egonda, liderraren maillota bera ere gertu izan du herbeheretarrak. Baina Boels Dolmansek hainbestean txukundu du eguna. Gainsarien borrokan sartuta, hamabi segundoko tartea falta izan zaio Brandi lider jartzeko. Pioltello eta Pozzo d'Adda artean, laugarren etapa jokatuko da bihar, 103 kilometrokoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.