Gaur hasi da Pekingo Olinpiar Jokoetako gizonezkoen futbol txapelketa. Lehenengo jardunaldiko zortzi partidatik lau amaitu dira. Lehenengo taldeari dagokionez, Serbiak eta Australiak bana berdindu dute. Serbiako futbol selekzioaren lehenengo Olinpiar Jokoak dira Pekingoak. Partidaren lehenengo minutuetan jokalarien urduritasuna nabarmendu da. Hala ere, golak bigarren zatian iritsi dira; Thompson australiarra sartu du norgehiagokako lehenengo gola. Ondorioz Serbiak indartu egin du bere erasoa eta azkenean Rajkovicek berdinketa erdietsi du. Bigarren taldean berriz, AEBak eta Japonia izan dira aurrez aurre. Partida nahiko berdinduta egon da 47. minutuan Stuart Halden estatubatuarrak gola egin duen arte.
Bestalde, hirugarren taldean, Brasilek azken urteetako jokorik kaxkarrenarekin garaipena erdietsi du Belgikaren kontra. Norgehiagoka berdinketarekin amaituko zela bazirudien ere, 79. minutuanHernandesek sartutako gola nahikoa izan dute brasildarrek. Azkenik, laugarren taldeko Honduras eta Italiaren arteko partidan, azken honek erraz irabazi du, huts eta hiru. 41. minutuan Givincok sartu du italiarren lehenengo gola eta Rossik handik hiru minutura penaltiz lortu du bigarrena. Hondurasek etsita ekin dio bigarren zatiari eta azkenean 52. minutuan Acquafresca italiarrak beste penalti baten bitartez bere taldearen nagusitasuna agerian utzi du.
Italia eta Argentina dira Olinpiar Jokoetako gizonezkoen futbol txapelketako finala jokatzeko faboritoak. Emakumezkoena berriz atzo hasi zen. Alemania eta Brasilen arteko norgehiagoka izan zen estuena, munduko talderik onenetakoak baitira. Gol ugari izatea espero zen arren markagailua hutsean gelditu zen.
ORAIN ARTEKO EMAITZAK
Nesken futbola
Brasil 0-Alemania 0
Japonia 2-Zelanda Berria 2
Kanada 2-Argentina 1
Txina 2-Suedia 1
Noruega 2-AEB 0
Ipar Korea 1-Nigeria 0
Mutilen futbola
Serbia 1-Australia 1
Brasil 1-Belgika 0
Japonia 0-AEBak 1
Honduras 0-Italia 3
Olinpiar Jokoak
Brasilek 1 eta 0 irabazi dio Belgikari, joko eskasarekin
Gaur hasi da Olinpiar Jokoeta gizonezkoen futbol txapelketa. Italia izan da jokatu diren lau partidetan gol gehien sartu duena, hiru sartu ditu. Finalera iristeko faboritoetako bat da Argentinarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu