Futbola

Brasilek irabazi du Amerika Kopa

Finalean 3-0 hartu du mendean Argentina, bart.

2007ko uztailaren 16a
10:08
Entzun
Brasil da Amerikako Kopako txapeldun berria, bart finalean Argentinari 3-0 irabazi ondoren, Venezuelan. Zortzigarren kopa du gaurkoarekin Brasilek; azkeneko bostetatik lautan eskuratu du (horietatik 2001ean geratu zen koparik gabe).

Julio Baptistak sartu du 1-0eko gola (4. minutuan), Roberto Ayalak bere atean sartu du 2-0ekoa (40.ean), eta 3-0ekoa Dani Alvesek egin du (69.ean).

Robinho (Brasil) izan da txapelketako golegile nagusia, sei golekin.

Brasilen ez dute Amerika Kopa jokatu bere jokalaririk onenek: Kakak, Ronaldinhok, Ronaldok, Adrianok, Roberto Carlosek... eta askorentzat ezustea izan da berak irabaztea txapelketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.