Errusiako Munduko Kopa
Brasilek lehen partidako irudia garbitu behar du Costa Ricaren aurka
Brasilek eta Costa Ricak E multzoko bigarren jardunaldiko aurreneko partida jokatuko dute gaur San Petersburgon (14:00). Bi selekzioen egoera ezberdina da, baina biek premia larria dute. Brasilek ez zuen irudi onik eman Suitzaren aurkako berdinketan, eta gaur garaipen on bat lortu beharra dauka konfiantza berreskuratzeko. Costa Ricak, aldiz, galdu egin zuen Serbiaren aurka, eta gaur berriz ere galduko balu, agur esango lieke final-zortzirenetarako sailkatzeko aukerei. Brasilen Neymar da albistea: Suitzaren aurkako partidan ostikada gogorra jaso arren, gaur jokatzeko moduan egongo baita. Brasil eta Costa Ricako Munduko Kopetan elkarren aurka jokatuko dutenhirugarren aldia da, eta aurreko biak Brasilek irabazi zituen: 1-0, 1990ean; eta 5-2, 2002an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu