Egoera politiko nahasian dago Brasil Olinpiar Joko betean. Dilma Rousseff Brasilgo presidentea kargutik kentzeko prozedura abian da, eta behin-behinean Michel Temerrek ordezkatu du karguan. Protesta asko eragin ditu horrek, eta Jokoetan ere ikusi dira pankarta dezente "Fora Temer " (Temer kanpora) leloarekin. Brasilgo egoera politikoari buruz jardun du 6. uztaia saioan Adrian Garcia BERRIAko Mundua saileko kazetariak.
Horrez gain, Berlingo Olinpiar Jokoak gogora ekarri dituzte saioan. 1936an egin ziren, II. Mundu Gerra hasi baino hiru urte lehenago, eta ordurako Alemaniako kantzilerra zen Adolf Hitler, Alemaniako Alderdi Nazionalsozialistak hauteskundeak irabazi eta gero. Berlingo Jokoek propagandarako tresnatzat izan zuten erabilera azpimarratu ohi da, eta Jesse Owens korrikalaria izan zen protagonistetako bat.
Horiek eta ohiko atalak ikusgai dira 6. uztaia saioan.