Bravo osatu egin da, eta Valentziaren aurka ariko da
REALA. Claudio Bravok Valentziaren aurka jokatu ahal izango du bihar. Atezain txiletarrak ezker orkatila bihurritu zuen Bartzelonaren aurka, baina garaiz osatu da, eta okerrik ezean, bihar Realaren atea zainduko du. «Mina dut oraindik, baina ziur naiz hobera egingo duela», esan zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu