Bravok argi utzi du ez duela arriskurik hartuko

2012ko urriaren 11
00:00
Entzun
FUTBOLA. Claudio Bravoren osasun egoerak hobera egin du nabarmen azken egunetan, eta medikuek eskuin eskuko lesioak bi hilabete beharko zituela esan zuten arren, baliteke lehenago osatzea. Realeko atezainak, hala ere, ez du presarik. «Ez dut inolako arriskurik hartuko. Ondo osatu nahi dut», esan zuen atzo. Bravok eskuin eskuko erradioa hautsi zuen joan zen irailaren 26an, Zubietan entrenatzen ari zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.