1 formula

Briatorek eta Symondsek Renault utzi dute, Singapurko iazko probako auziagatik

Alonso Renaulteko gidariak irabazi zuen lasterketa hura, Piquet taldekideak istripua izan ondoren. Azken horrek jakinarazi zuen istripua izateko agindua Renault taldeak eman ziola eta FIAk ikerketa abiatu zuen.

2009ko irailaren 16a
14:14
Entzun
Renault 1 Formulako taldea utzi dute Flavio Briatore taldeko kirol zuzendariak eta Pat Symonds Ingenieritza zuzendariak, "iazko Singapurko Sari Nagusiko istiluak direla-eta". 2008an Singapurko lasterketa Fernando Alonso Renaulteko gidariak irabazi zuen, baina polemikoa izan zen garaipena. Izan ere, Nelson Piquet taldekideak istripua izan zuen eta, ondorioz, segurtasun autoak irten zuen eta horrek auto guztiak elkartu zituen. Handik egun batzuetara Piquetek Brasilgo telebista kate batean jakinarazi zuen Renaultek agindu ziola istripua izateko, eta adierazpen horrek lasterketa hura ikertzera bultzatu zuten Nazioarteko Automobilismo Federazioa (FIA).

Renaultek komunikabideetara oharra bidali du gaur, eta FIAk esan du Singapurko lasterketari buruz aurkeztutako frogen aurrean ez duela helegiterik aurkeztuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.