1 formula

Bridgestonek 1 Formula utziko du 2010 amaieran

Laurentzi Garmendia
2009ko azaroaren 2a
11:24
Entzun
Ezusteko albistea eman du Bridgestonek gaur goizean: ez du 1 Formulan jarraituko hurrengo denboraldiaren ostean. Japoniarrak 1997an iritsi ziren 1 Formulara eta berehala Good Year pneumatikoentzat aurkari gogor bilakatu ziren. Michelinekin izan zuen lehia ondoren, eta hornitzaile bakarra izan da 2008az geroztik.

Hiroshi Yasukawa konpetizio buruaren esanetan: "Zuzendaritza batzordearen erabakia azterketa zehatz eta luzeen ondoren dator, eta konpainiaren baliabideak teknologia berritzaileen garapena indartzera bideratu beharrean oinarritzen da".

Bridgestonek 223 lasterketatan hartu parte orain arte, eta 156 irabazi ditu. Horrek prestijioa eman dio, ez baita erraza 1 Formulan irabaztea. Horregatik, esker ona ere agertu du: "Gure eskerrik beroena Bernie Ecclestoneri, Formula One Management-i, aurrera egiteko ezinbesteko izan diren taldeei eta azken 13 urteetan gure iharduna jarraitu duten jarraitzaileei".

Ez dago batere argi zein pneumatiko erabiliko dituzten autoek. Aukera bat da goma estandarrak gailentzea, azken urteetako joera jarraituz (pneumatikoetan ez da lehia teknologikorik Bridgestone bakarrik gelditu zenetik).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.