mendia

Broad Peak-eko bigarrena

Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza erdiko gailurrera heldu dira (8.013 metro), bide berri batetik. Zortzimilako batean euskal mendizaletasunak zabaldu duen lehen bidea da. Tontor nagusia falta zaie helburua betetzeko.

2010eko uztailaren 17a
18:54
Entzun
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak Broad Peak mendia osatzen duten hiru gailurretako bigarrena igotzea lortu dute gaur: erdikoa (8.013 metro). Aurretik beste inork egin gabeko bidetik igo dira, gainera. Hala, zortzimilako batean euskal mendizaletasunak ireki duen aurreneko bidea da.

Iñurrategik esan duenez, han -Pakistanen- 16:00ak zirela zapaldu dute gaina hirurek. Goizeko hiruretan abiatu dira lepotik -7.350 metro-, eta gorako bidean "elur asko eta arrisku handiko zatiak" izan dituzte. 663 metroko desnibela egiteko hamahiru ordu behar izan dituzte. 7.000 metrora arte jaitsi nahi dute gaur, atseden hartzeko; gertu daude.

Hilaren 9an igo zuten Broad Peak-eko aurreneko tontorra: iparraldekoa (7.550 metro). Bat falta zaie: nagusia (8.047). Besteak bezala, estilo alpinoan igo nahi dute.

Jerzy Kukuczkak eta Wojciech Kurtykak 1984an osatu zuten hiru gailurren zeharkaldi hori estreinakoz, eta ordutik Japoniako espedizio batek baino ez du errepikatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.