Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza euskal mendizaleek egin dute Broad Peak-eko trilogia. Hau da, hango hiru gailurretara igotzea: iparraldekora (7.550 metro), erdikora (8.013) eta nagusira (8.047). Hilaren 9an igo ziren aurrenekora, lehengo larunbatean bigarrengora eta atzo hirugarrengora. Denak ere estilo alpinoan egin dituzte.
Jerzy Kukuczkak eta Wojciech Kurtykak 1984an osatu zuten hiru gailurren zeharkaldi hori estreinakoz, eta ordutik Japoniako espedizio batek baino ez zuen egin. Hirugarrena da Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarena.
Hiru euskal mendizaleak beheko kanpamenduan daude orain, eta Iñurrategik aitortu du oso gogorra izan zela atzoko igoera ere. Kasu, azkeneko 400 metroak egiten hamar ordu behar izan zituzten.
Erdiko tontorrera aurretik beste inork egin gabeko bidetik igo ziren. Hala, zortzimilako batean euskal mendizaletasunak ireki duen aurreneko bidea da hura.
mendia
Broad Peak-eko trilogia, egina
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza hango hirugarren gailurrera ere igo dira: nagusira (8.047). Broad Peak-eko hiru tontorren zeharkaldi hori lortu duen hirugarren espedizioa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu