Montenegrok 27-26 irabazi dio Espainiari emakumezkoen eskubaloiko finalerdietan, eta hartara, harekin aritu diren Nely Carla Alberto, Eli Pinedo, Andrea Barno eta Patricia Elorza euskaldunak finaletik kanpo geratu dira.
Montenegro Norvegiaren aurka arituko da finalean, bihar 21:30ean, azken honek Hego Korea 31-25 mendean hartu baitu beste finalerdian. Espainia, berriz, Hego Korearen aurka 18:00etan.
Espainiak Hego Korearen aurka galduta hasi zuen lehiaketa, baina pixkanaka gora egin du eta oso joko ona eginaz iritsi da finalerdietara. Alberto eta Pinedok garrantzi handia izan dute ibili horretan; Barno eta Elorzak aukera gutxi izan dituzte.