BORROKA LIBREA

Brontzezko saria Undarentzat

Brontzezko domina irabazi du 72 kiloz azpikoan, Vasilisa Marzaliuk menderatuta. 55 kiloz azpikoan Saori Yoshida japoniarrak irabazi du urrea.

2012ko abuztuaren 9a
10:09
Entzun

Maider Undak (Gasteiz, 1977) borroka libreko 72 kiloz azpiko brontzea irabazi du Vasilisa Marzalyuken (Bielorrusia) aurka. 2-0 gailendu zaio arabarra, hasieratik oinak lurrean gogor finko. Era horretan, Pekinen gertu izan zuena lortu du: brontzezko domina.

Marzalyuk errepeskatik zetorren, neke gehixeago izan zezakeen hargatik, baina Unda nagusitasunez gailendu zaio.

Arabarrak ezin izan du finalean lehiatu finalerdietan Stanka Zlateva Hristovak (Bulgaria) kanporatu baitu, 0-3. 

Lehiaketa hasi baino lehen, urrea zuen buruan Undak: "Helburu argia urrezko domina lortzea da; ezin naiz konformatu zilarrezkoarekin edo brontzezkoarekin". Pekinen bosgarren izan zen.

Finala Natalia Vorobievak (Errusia) eta Stanka Zlateva Hristovak (Bulgaria) jokatuko dute, 20:48an.

Final-zortzirenetan Ana Talia Betancur (Kolonbia) kanporatu du arabarrak, eta Burmaa Ochirbat (Mongolia) final-laurdenetan.

55 kiloz azpikoa (E).

1. Saori Yoshida (Japonia).
2. Tonya Lynn Verbeek (Kanada).
3. Jackeline Renteria Castillo (Kolonbia).
3. Yuliya Ratkevich (Azerbaijan).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.