Txirrindularitza

Bruseghin nagusitu da Italiako Giroko erlojupekoan

2008ko maiatzaren 20a
17:46
Entzun
Marzio Bruseghinek irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko 10. etapa: Pesaro-Urbino, 39,4 kilometroko erlojupekoa. 56 minutu eta 41 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Alberto Contador izan da bigarren (8 segundora) eta Andreas Kloden hirugarren (20 segundora).

Giovanni Viscontik segitzen du lider.

Bihar korrituko dute itzuliko 11. etapa: Urbania-Cesena (199 kilometro). Lau mendate izango dituzte: bigarren mailako bi, lehen mailako bat (107. kilometroan) eta hirugarren mailako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.