Mendia

Bryan Osoro diasporako euskaldunak Everest igo du

Osoro, Everesteko gailurrean. BRYAN OSORO
2016ko maiatzaren 23a
19:16
Entzun

"Seguru eta porru eginda gaude aurreratutako oinarrizko kanpalekuan. Oraindik ezin dut sinetsi tontorra egin dugunik". Hitz horiekin adierazi du Bryan Osoro AEBetako euskal jatorriko mendizaleak atzo Everest mendira igo ostean zer sentitzen duen. Igandean iritsi zen munduko tontorrik garaienera, Everesteko goizaldeko 04:45ean.

Ostegunean atera zen Osoro tontorrerantz, eta atzo burutu zuen hirugarren kanpalekutik tontorrera arte dagoen bidea. Guztira 15 orduko igoera izan zen. Bere webgunean eta Twitterren eman du lorperan berri, eta datozen egunetan informazio eta argazki gehiago zabalduko dituela adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.