saskibaloia

Bryanten erakustaldia

Lakerseko hegala, NBAko ibilbide luzean daukan 25,2 puntuko batez bestea aise ari da gainditzen denboraldi hasieran: 34,5ekoa darama. Bart 41 puntu egin dizkio Memphis.

2009ko azaroaren 7a
12:31
Entzun
Hasi besterik ez da egin NBAko denboraldia, eta Kobe Bryant (1978, AEB) Los Angeles Lakerseko hegala berriz ere nabarmentzen ari da. Bikain segitzen du eta, Pau Gasol taldeko pibota lesionatuta dela, gai da lan ona biderkatzeko. Hor daude datuak: 1996tik dago NBAn, urte hauetan guztietan 25,2 puntuko batez bestea egin du, baina denboraldi honetako lehen sei partidatan 34,5ekoa darama.

Bart egin du azkeneko erakustaldia: 41 puntu sartu dizkio Memphis Grizzliesi. 114-98 irabazi du Lakersek. 24.000 puntuko marka gainditu du, gainera, Bryantek; hori lortu duen hamabosgarren jokalaria da.

Los Angeles Lakers 114 (25+24+38+27): Fisher (11), Bryant (41), Artest (19), Odom (3), Mbenga (5); Vujacic (4), Farmar (9), Walton (5), Brown (2), Powell (13), Morrison (2).

Memphis Grizzlies 98 (22+29+24+23): Mayo (15), Conley (7), Randolph (21), Gay (22), Marc Gasol (10); Carroll (4), Iverson (8), Young (7), Hunter (4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.