Kobe Bryant Los Angeles Lakerseko hegalekoak erakustaldia eman du bart NBAko izarren arteko partidan, Los Angeles bertan, 37 puntu sartu dituelako. Haren taldeak irabazi du, gainera: Mendebaldeak. MVP saria Bryanti berari eman diote (2002, 2007 eta 2009an ere lortu zuen). Bob Pettit eta biak dira MVP gehien dituztenak -Pettitek ere lau-.
Izarren arteko partidako puntu marka ezin izan du gainditu Bryantek. Wilt Chamberlainek dauka: 42 puntu.
LeBron James Miamiko hegalak ere joko bikaina atera du bart: 29 puntu, 12 errebote, 10 asistentzia.
Gaurko garaipenarekin, Mendebaldeak 24 daramatza. Ekialdeak, 36.
Mendebaldea 148. Paul (10), Bryant (37), Anthony (8), Durant (34), Duncan (2);Gasol (17), Ginobili (7), Griffin (8), Love (2), Nowitzki (6), Westbrook (12) y Williams (5).
Ekialdea 143. Rose (11), Wade (14), James (29), Stoudemire (29), Howard (5); Allen (12), Bosh (14), Garnett (4), Horford (2), Johnson (11), Pierce (6) y Rondo (6).
Besterik. Izarren arteko 60. partida izan da. Ikusleak: 18.997.
saskibaloia
Bryanten erakustaldia
Lakerseko hegalak 37 puntu sartu ditu NBAko izarren arteko partidan bart. Haren taldeak irabazi du: Mendebaldeak (148-143).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu