Buesa Arena handitzeko hitzarmena sinatu dute
SASKIBALOIA. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak atzo sinatu zuten Buesa Arena handitzeko hitzarmena. 2011ko martxoan hasiko dira lanak, 30 milioi euroko aurrekontua izango dute, eta 15 hilabete beharko dituzte guztiz bukatzeko. 9.700 lagunentzako tokia du egun Buesa Arenak, eta 15.600 lagunentzako tokia izango du lanen ostean. «Arabako eta Euskadiko ekonomiaren, turismoaren, kulturaren, kirolaren eta gizartearen motoreetako bat izango da», zioen Xabier Agirrek, Arabako ahaldun nagusiak, Buesa Arena berrituari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu