munduko kopa

Bukatu zaie ametsa

Espainiak galdu egin du Hego Korearen aurka (2-1), eta ez da sailkatu final-zortzirenetara. Horrenbestez, amaitu da euskal jokalarientzat Munduko Kopa.

Irene Paredes euskal jokalaria, atzoko partidaren une batean. CHRIS ROUSSAKIS, EFE
2015eko ekainaren 18a
10:12
Entzun

Hego Koreak irabazi zuen atzo Espainiaren kontra jokatutako partida; 2-1 gailendu ziren korearrak. Espainiak partida nahikoa kontrolpean eduki zuen lehen zatian, eta aldeko gol batekin amaitu zuten. Vero Boquete jokalariak sartu zuen gola, 29. minutuan.

Bigarren zatian, ordea, korearrak erraz nagusitu ziren, eta bi gol sartu zituzten, 53. eta 79. minutuetan.

Atzoko partida galduta, Espainia ez da sailkatu final-zortzirenetara. Horrenbestez, amaitu da euskal jokalarientzat Munduko Kopa. Espainiako selekzioa azkena sailkatu da egokitu zaion multzoan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.