BrawnGP taldeko Jenson Buttonek lortu du Monakoko Sari Nagusiko pole positiona gaur Montecarlon. Txapelketako liderra ez da azkarrena izan beste saioetan, baina Q3an apur txiki bategatik gailendu zaio Raikkoneni. Urteko laugarren pole-a da Buttonentzat.
Bigarren Raikkonen izan da, oso lan txukuna eginez. Saio guztietan izan da azkarra finlandiarra, eta Ferrari burua altxatzen ari dela erakutsi. Massa gaizki hasi da, lehen itzulian autoaren aurrealdea txikituz, baina ondo osatu da eta bosgarren sailkatu da azkenik.
Hirugarren Barrichello izan da, hau ere lehen postutik gertu. Bartzelonan ezustean lasterketa galdu ondoren, bihar ondo kokatua aterako da, urteko lehen garaipena bilatzeko. Red Bull autoak ez dira gaur hainbesteko menazu izan BrawnGPrentzat, Vettel laugarren izan baita, eta Webber zortzigarren.
Williams autoak ongi aritu dira, baina Q3an ez dira aurrean ibili. Kovalainen izan da McLarenen ordezkari bakarra Q3an, Hamiltonek istripua izan baitu Q1ean eta han gelditu baita. Harekin batera, BMW eta Toyotako bi autoak Q3an gelditu dira.
1 Formula
Buttonek eraman du Monakoko pole erabakigarria
Txapelketako liderra ez da azkarrena izan beste saioetan, baina Q3an apur txiki bategatik gailendu zaio Raikkoneni. Bigarren Raikkonen izan da eta hirugarren Barrichello.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu