Portland San Antoniok badu entrenatzailea Zupo Ekisoainen partez aritzeko: Javier Cabanas. Bi urterako fitxatu eta gaur aurkeztu dute, Iruñean.
"Oso aukera ona da hau, bakarra", esan du Cabanasek. "Uste dut kirolean trena behin baino ez dela pasatzen, eta maila honetako taldera, historia eta etorkizun hau daukan klubera etortzea, saihestezina nuen. Zorta ona izan dut eta orain erakutsi beharra daukat balekoa naizela".
Cabanas ekartzen "asmatu" egin dutela adierazi du Jose Ignacio San Miguel presidenteak.
Portlandeko entrenatzaile berria, besteak beste, zazpi urtez aritu zen Altea Espainiako Asobal Ligako taldea zuzentzen.
Eskubaloia
Cabanas entrenatzailea aurkeztu du Portlandek
Bi urterako fitxatu du, eta Ekisoainen ordez ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu