Cadel Evansek (BMC) irabazi du Tourreko laugarren etapa, esprintean. Alberto Contadorrek (Saxo Bank) izan da bigarren eta Alexandr Vinokurov (Astana) hirugarren, oso tarte txikiarekin. Thor Hushovd-ek (Garmin) itzuliko lider jarraitzen du.
Laugarren etapak 172,5 kilometro zituen, eguneko ihesaldia helmugarako 28 kilometro falta zirela osatu dute bost txirrindularik, tartean bi euskaldun Gorka Izagirre (Euskaltel) eta Imanol Erbiti (Movistar); beste hiru txirrindulariak Biel Kadri (Ag2r), Jeremy Roy (Francaise des Jeux) eta Johnny Hoogerland (Vacansoleil) izan dira. Bi aldiz saiatu da Izagirre taldetxotik ihes egiten, baina ezin izan du. Tropelak helmugarako 3,5 kilometro falta zirela harrapatu ditu,128 kilometroko ihesaldia egin ondoren. Azken kilometroan erasoa jo du Contadorrek, hainbat txirrindularik eutsi egin dio erasoaldiari, tartean Evansek, eta esprinerako taldea osatu da.
Biharko etapa Carhaix-en hasi eta Cap Frehel-en amaituko da.
Etapa Irabazlea Liderra
1.- Phillipe Gilbert (Omega Pharma) Phillipe Gilbert (Omega Pharma)
2.- Team Garmin-Cervelo Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
3.- Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
4.- Cadel Evans (BMC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)