saskibaloia

Caja Laboral ACBko finalera

64-56 irabazi dio Real Madrili finalerdiko bosgarren partidan. Bartzelonaren kontra jokatuko du finala; lehen partida ostegunean, han.

2010eko ekainaren 6a
11:52
Entzun
Hirugarren urtez segidan Espainiako ACBko finala jokatuko du Caja Laboral Baskoniak. Igandean lortu du txartela, Real Madrili finalerdiko bosgarren partidan 64-56 irabazita. Ia neurketa osoan joan da aurretik Gasteizko taldea; 18-12 zihoazen lehen laurdenean, 28-23 atsedenean, 46-43 hirugarren laurdenean.

Tiago Splitter etxeko pibota izan da onena, ohi bezala: 18 puntu, 9 errebote, 29eko balorazioa. (Partidako fitxa, hemen)

Bartzelona egungo txapelduna izango du aurkari Caja Laboralek finalean. Hark Unicaja hartu zuen mendean finalerdian: 3-0. Finaleko lehen neurketa ostegunean izango da, Bartzelonan. Hiru partida irabaztera da eta eta Kataluniako taldeak du etxeko aldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.