Saskibaloia

Caja Laboral Baskonia Euroligatik kanpo geratu da

Gasteizko taldeak estu hartu du CSKA Mosku laugarren partidan, baina ez nahikoa bosgarren partida behartzeko (85-94). 

Julen Etxeberria.
2013ko apirilaren 19a
22:49
Entzun

Kito. Amaitu da sasoi honetan Euroliga Caja Laboral Baskoniarentzat. Eta amaitu, azken bost urteetan bezala amaitu da: Lauko Finalerako erdibidean. CSKA Mosku izan da oraingoan Gasteizko taldeari bidea moztu diona, orain hiru urte egin bezala. 3-1 nagusitu da orain ere CSKA, gaur laugarren partidan 85-94 irabazi ondoren. 

Lehen zatia parekatua izan da (34-36), baina bigarren zatiaren hasieran kolpea eman du CSKAk, eta hamalau puntuko zuloa egin (38-52). Hamabost puntukoa ere izan dute (68-83), baina azken laurdenean susperraldia izan du Baskoniak, eta hiru puntura jarri da (82-85). Teodosicen hiruko baten erabakita utzi du partida. Epaileek, gainera, zorrotz epaitu dituzte Baskoniaren jokaldiak, eta horrek sutu egin ditu etxekoak. Horrek teknikak adieraztea ekarri du, eta CSKAk aldea handitzea. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.