Caja Laboral Baskoniak 89-78 galdu du CSKA Moskuren aurka, Moskun jokaturiko Euroligako final-laurdenetak kanporaketako lehen partidan. Etxeko taldea askoz gehiago izan da, eta nagusitasunez gailendu da. Milos Teodosic joko antolatzaileak bikain gidatu du taldekideak, eta haren eskutik tarte handia ireki dute lehen bi laurdenetan (50-35).
Baskoniak adoretsu aritu da, baina ezin izan du etxekoen jokoa eten. CSKA titulua irabazteko hautagai nagusietako bat da eta nahieran aritu da. Gasteizko taldea hamar puntu ingurura gerturatu da, baina CSKAk arazo handirik gabe kudeatu du aldea. Nabarmentzekoa Baskoniak hiruko marratik izan duen egun kaskarra, 19 bota ditu eta 3 baino ez sartu.
Kanporaketako bigarren partida etzi jokatuko da, berriz ere Moskun. Lauko Finalera sailkatzeko bi hiru garaipen behar dira.