Zaila dago, baina jarraitu egin behar da. Erronka sailkapeneko bigarren postua eskuratzea da, kanporaketetan Bartzelona final handia arte saihesteko. Erronka zaila da, Real Madrilek bi garaipeneko aldea duelako, eta Caja Laboral Baskoniak ere ez duelako alde hori jateko itxaropen handirik ematen. Segi egin behar da, halere: «Ez daukagu beste helbururik liga erregularrean. Lehen bi postuetako bat lortzea», esan du San Emeteriok atarikoan.
CAI Zaragozaren aurkako demak badu zailtasuna, Aragoikoak zazpigarren postuan daudelako, baina hutsune garrantzitsua izango dute, eta balantza nabarmen desorekatu da Baskoniaren alde. Izan ere, etxean geratu da Bracey Wright estatubatuarra, CAIko saskiratzaile nagusia, bigarren semearen esperoan delako emaztea. Jose Luis Abos entrenatzaileak eskoltaren hamasei puntuak nola ordezkatu pentsatu beharko du lehenbailehen.
Caja Laboral faborito argia da gaur Gasteizen CAI Zaragozari irabazteko
Wright bisitarien saskitzaile onena ez da ariko; Baskoniaren erronka bigarren postua da (20:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu