Caja Laboral Kopan ariko da gaur irabazten badu

Gasteiztarrek Fuenlabrada hartuko dute gaur; Ribasek min hartu du, eta hiru astez egongo da jokatu gabe

Andoni Urbistondo.
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Garaipen bakarrera dauka Caja Laboralek Kopako txartel ziurra, eta gaur bertan gauza dezake lehen helburu hori. Fuenlabrada hartuko du (20:30), eta Gustavo Ayonek NBArako jauzia egin ondotik, faborito argia da Baskonia. Talde hobea delako, eta aurkaria ere asko nabaritzen ari delako taldeko ikur zenaren hutsunea. Mexikarra gabe, bere jokoa berrantolatzen ari da Porfi Fisac, jaurtitzaileei erantzukizun handiagoa emanda. Orain Penney eta Mainoldi dira ardura gehien dutenak.

Caja Laboralek ere azken orduko hutsune garrantzitsua izango du, Pau Ribasek atsedena hartu beharko baitu hiru bat astez. Kataluniarrak eskumuturra bihurritu du, eta Brad Olesonek arduratu beharko du Penneyren ekarpena murrizten. Urteko lehen astea aurrerantzean izango duenaren prestakuntza saio ona izan da. Alegia, partidarik ez aste erdian, eta zazpi egun oso ligako partidak prestatzeko. Arabarren asmoa da Kopa iritsi arte partidarik ez galtzea, eta horri esker, lidergoa lortzea. Iluntzean hasten da erronka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.