Caja Laboral Baskoniak irabazi du Espainiako ACBko Liga, finalean ustekabea eman eta Bartzelona 3-0 mendean hartuta. Gaur gauean lortu du hirugarren garaipena, Gasteizen: 79-78. ACBko hirugarren titulua du euskal taldeak -2002an eta 2008an eskuratu zituen besteak-. Iaz bigarren geratu zen; Bartzelona bera nagusitu zitzaion, 1-3.
Partidan Lior Eliyahu pibota izan da onena -18 puntu-, baina neurketa Fernando San Emeterio hegalak erabaki du. Zazpi segundo falta zirela eta 76-78 zihoazela, Gianluca Basilek jaurtiketa libre bat hutsegin ondoren, San Emeteriok hartu du baloia, barrura sartu eta saskiratzea egin du 0,5 segundo geratzen zirela. 78-78. Gainera, falta pertsonala egin diote, eta sartu egin du jaurtiketa. 79-78.
Luzapenera iritsi dira Caja Laboral-Baskonia (66-66; minutu baten faltan 66-61 zihoazen), eta azkeneko bost minutuetako zati horretan Bartzelona une batez bost puntu goitik egon da, Ricky Rubiok hirukoa eginda: 70-75. Mirza Telekovicek segituan egin du beste hiruko bat eta partidan sartu da Baskonia.
Gaurko tituluari esker bere palmaresa handitzen ari da. ACBko hiru tituluez gain, sei Espainiako Kopa dauzka eta Europako Kopa bat, besteak beste.
saskibaloia
Caja Laboral txapeldun
Baskoniak 79-78 irabazi dio gaur Bartzelonari =lACBko==http://www.acb.com/=l finaleko hirugarren partidan, eta 3-0 bukatu dute. San Emeteriok hiru puntu sartu ditu azken segundoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu