sasKIBALOIA

Caja Laboralek 102-85 galdu du Olympiakosen etxean

Baskoniak, hala ere, Euroligako final-laurdenetara sailkatzeko aukera du. Cibona hartuko du azken jardunaldian, hurrengo astean. Atzo Khimkik galdu egin zuen.

2010eko martxoaren 4a
23:03
Entzun
Euroligako bigarren faseko lau multzoetako lehen bi taldeak sailkatuko dira final-laurdenetara eta Caja Laboral Baskoniak, nahiz eta gaur gauean galdu egin duen Olympiakosen etxean, aurten ere sailkatzeko aukera du. Jardunaldi bat falta dela, bigarren dago, eta hurrengo astean Cibona multzoko azkena hartuko du Gasteizen.

Gaur 102-85 galdu du Grezian. Lehen laurdenean nagusi izan da (22-29), baina 15. minututik aurrera Olympiakos askoz gehiago izan da. 49-45 iritsi dira atsedenera. Mirza Teletovic izan da Baskoniako onena: 23 puntu.

H Multzoko 5. jardunaldia

- Olympiakos-Caja Laboral: 102-85.

- Cibona-Khimki: 82-63 (atzo).

H Multzoko sailkapena

1. Olympiakos. 5 garaipen/porrotik ez. Sailkatuta dago.

2. Caja Laboral. 2/3 (puntu orokorreko balantzea, -18).

3. Khimki. 2/3 (eta puntu orokorreko balantzea, -24).

4. Cibona. 1/4.

Sailkatzeko sistema

- Lehen biak sailkatuko dira Euroligako final-laurdenetara.

- Garaipen-porrot berdinketa kasuan, berdindutako taldeek elkarren aurka jokatutako partidetako puntu aldea hartzen da kontuan. Caja Laboralek eta Khimkik berdinduta dute euren arteko puntu aldea: Baskoniak etxean 11 puntugatik galdu zuen Khimkiren aurka baina han 11gatik irabazi zuen.

- Ondoren, puntu orokorreko balantzea hartzen da kontuan. Baskoniak orain -18koa du, Khimkik -24koa.

Azkeneko jardunaldia, hurrengo ostegunean

- Caja Laboral-Cibona (19:15).

- Khimki-Olympiakos.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.