Caja Laboralek ACBko finalerdiko bere lehen partida galdu du gaur gauean: 80-67 nagusitu zaio Real Madril. Laugarren laurdenera arte ondo eutsi dio honi -atsedenean 37-38 zihoazen-, baina bukaeran Real Madril gehiago izan da.
2-1 ari da orain Caja Laboral irabazten finalerdia. Etzi jokatuko dute hurrena, Madrilen berriro. Hiru partida irabaztera da, eta balizko bosgarrena Gasteizen litzateke.
Atne Tomic Real Madrileko pibota izan da gaurko saskiratzailerik onena: 18 puntu. Hurrena, Sergio Llull Real Madrileko eskolta eta Tiago Splitter Caja Laboraleko pibota: 17na puntu.
ACBk atzotik badu finalista bat: Bartzelona. 3-0 hartu du mendean finalerdian Unicaja.
saskibaloia
Caja Laboralek galdu egin du Madrilen: 80-67
Orain 2-1 dago aurretik ACBko finalerdian. Etzi ariko dira berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu