Caja Laboralek garesti ordain dezake etxean bigarrenez jarraian galtzea

Fenerbahce hartuko du Gasteizen; joanekoan arabarrak nagusitu ziren 66-69, baino turkiarrak nabarmen hobetu dute

Andoni Urbistondo.
2011ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Buelta emateko moduko hutsegitea egin zuen gaur zortzi Caja Laboral Baskoniak Gescrapen aurka, baina gaur hutsegite bera errepikatzen badu garesti ordain dezake. Etxetik urrun partida bat edo bi irabaztera behartuta legoke Ivanovicen taldea, eta Atenas, Cantu eta Bilbo bisitatu beharreko plaza zailak dira. Kalkulu ezkor horiek alferreko egingo lituzke Fenerbahce menderatzeak. Lau garaipenekin oso gertu izanen luke Top16a Baskoniak, eta, bide batez, aurkari zuzen baten arriskua ia erabat ezabatu. Istanbulen, ligatxoko lehen jardunaldian lortutako garaipen garrantzitsuak balio bikoitza du, gaur antzeko emaitza lortzen bada.

Erne, dena den, Spahijaren taldearekin, ez baita orain hilabete bateko talde bera. Hiru garaipen lortu dituzte jarraian Euroligan. Nancyren aurka etxean aurrena, Bilbon ondoren, eta euren etxean azkena Bennett Canturen aurka. Erreakzio horrek erantzule asko ditu, baina nagusia Bogdanovic kroaziarra da. Kili-kolo hasi zuen fisikoki lehiaketa, baina pixkanaka sasoi puntu ona lortuz joan da, eta jokalari aparta da. Baskoniari dagokionez, Goran Dragicek egingo du debuta. Taldeak duen gabezia handia konpontzera dator esloveniarra, aurkariak barneraketa eraginkorrekin zigortzea. Reggie Williams baino hobeto ariko ahal da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.