saskibaloia

Caja Laboralek irabazi egin du finalerdiko lehen partida

62-60 hartu du mendean Real Madril. Etzi jokatuko dute berriro, Gasteizen.

2010eko maiatzaren 28a
22:08
Entzun
ACBko finalerdiko lehen partida Caja Laboralentzat izan da gaur gauean, 62-60 nagusitu zaiolako Real Madrilil. Oso partida parekatua izan da eta ez da erabaki azken segundora arte. Azken segundo horretan, 61-60 zihoazela, Louis Bullock Real Madrileko jokalariak hirukoa huts egin du eta Fernando San Emeterio Caja Laboralekoak harrapatu du errebotea.

Tiago Splitter izan da Gasteizko taldeko saskiratzailerik onena: 14 puntu. Neurketakoa, Felipe Reyes: 15.

Finalerdiko bigarren partida etzi izango da, atzera Gasteizen (12:30, ETB1).

Beste finalerdian Bartzelona 1-0 ari zaio irabazten Unicajari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.