saskibaloia

Caja Laboralek irabazi egin du Zagreben

75-78 nagusitu zaio Cibonari Euroligako Top 16ko bigarren jardunaldian.

2010eko otsailaren 4a
21:05
Entzun
Euroligako Top 16 faseko lehen partida irabazi du gaur Caja Laboralek: Zagreben (Kroazia), Cibonaren aurka. 75-78 gailendu da, eta final-laurdenetan izateko urratsa egin du, beraz. Bigarren laurdenean une batez hamazazpi puntugatik galtzen joan da -33-17-. Lehen jardunaldian galdu egin zuen etxean, Olympiakosen aurka.

Lior Eliyahu pibota izan da Caja Laboraleko jokalaririk onena: 22 puntu eta 9 errebote. Hark egin du partidako azken saskiratzea.

Tiago Splitter eta Stanko Barac pibotak gabe aritu da Gasteizko taldea -min hartuta daude-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.