Caja Laboralek Matt Walsh hegalekoa fitxatu du, hilabeterako

Andoni Urbistondo.
2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Caja Laboralek Matt Walsh hegaleko estatubatuarra fitxatu du hilabete baterako. Pau Ribasen eskumuturreko lesioaren ondoren, taldea kanpoko lerroan herren samar geratzen dela agerian geratu zen Fuenlabradaren aurkako partidan, eta Josean Kerejetak gidatutako taldeak jaurtitzaile bat fitxatzea erabaki du. Walsh Murtzian jokatzen aritu da lehen hiru hilabeteetan, eta zenbaki txukunak lortu: 10,6 puntu eta 3,3 errebote. 1,97ko hegalekoa da.

Gauzak ondo, ez da Baskonian izango den azken mugimendua. Joey Dorseyk taldetik kanpo dauka hanka eta erdi, baina dirutza handia jasotzen du, 600.000 euro inguru, eta taldeak kontratua etengo balio, dirutza horren zati handia ordaindu beharko lioke. Horrez gain, Dorseyk ez du momentuz NBAko taldeen eskaintzarik jaso, eta egoera horrek Gasteizko egonaldia luzatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.