SASKIBALOIA

Caja Laboralek Pape Sow pibot senegaldarra fitxatu du

Meridiano Alacant taldean denboraldi honetan jokatu dituen hamar partidetan 98 puntu egin eta 53 errebote hartu ditu.

2010eko abenduaren 16a
15:25
Entzun
Caja Laboral Baskoniak baieztatu duenez, gaur goizean Pape Sow pibot senegaldarra fitxatu dute, eta azterketa medikuaren zain, Gasteizko taldean jokatuko du aurrerantzean. 1981eko azaroaren 22an Dakarren jaioa, 2,08 da luze, eta bere fitxaketarekin Stanko Barac pibota ordezkatzeko jokalaria bermatu nahi izan du Baskoniak. Bizkaia Bilbo Basket eta Zalgirisen aurka Baracek derrigorrez jokatu behar izan du, nahiz eta eskuin belaunean min izan. Sowk Meridiano Alacant taldean jokatzen zuen orain arte, eta ekainaren 30era arte zuen kontratua. Taldeak beretzat lekurik ez dagoela iritzita utzi diote Euskal Herrira etortzen, Martin Rancik eta Kenny Hasbrouck fitxatu berri baitituzte. Alacanteko taldean denboraldi honetan jokatu dituen hamar partidetan 98 puntu lortu ditu eta 53 errebote jaso ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.