ACB ligako sailkapeneko bigarren postua ziurtatu nahi du gaur Caja Laboralek (19:30), Fuenlabradari irabazita. Fase erregularra amaitzeko, bost jardunaldi besterik ez da falta, eta Gasteizko taldeak bi garaipen eskuratu behar ditu hirugarren postura erori nahi ez badu. Hori bai, Bartzelonak Real Madrilen etxean galtzen badu, Caja Laboralek gertuago luke helburua.
Ikusi beharko da Zan Tabaken jokalariek nola jokatzen duten, Euroligatik kanpo geratu ondoren. Horixe zen entrenatzaileak orain dela egun batzuk zuen zalantza nagusia. Dena den, aste luzea izan dute Moskuko CSKAren aurkakoa ahaztu eta Fuenlabradaren aurkako lehia prestatzeko.
Fuenlabradak, bestalde, irabazteko asko du, gaurko partidan garaipen batekin mailari eutsiko liokeelako. Azken bost partidetatik lau irabazi ditu Trifon Pochen taldeak, eta ACB ligan mantentzea eskura du. Lehen itzulian jokaturiko partidan, Caja Laboralek 84-77 nagusitu zitzaion Fuenlabradari.
Caja Laboralek sailkapeneko bigarren postua ziurta dezake
Fuenlabradaren etxean jokatuko du gaur; azken urteetan, orekatuak izan dira bi taldeek han jokatu dituzten partidak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu