Gaur egungo munduko erlojupeko txapelduna izan da onena gaur Frantziako Tourreko aitzin-etapan, Londresen: Fabian Cancellara. Ikuskizuna eman du 7,9 kilometroko proban, bigarrenari alde ederra kendu diolako: 8 minutu eta 50 segundoko denbora egin du berak, eta hamahiru segundo gehiagokoa Andreas Kloden bigarrenak.
53,7 kilometro orduko abiaduran egin du aitzin-etapa Cancellarak (Tourraren historiako hirugarren marka da hori). Gaurkoarekin, profesionaletan 23 erlojupeko irabazi ditu.
George Hincapie izan da hirugarrena, 23 segundora. Denbora berean bukatu du Bradley Wigginsek. Vladimir Gusev izan da bosgarrena, 25era.
Tourreko faboritoen artean, Aleksandr Vinokurovek 30 segundora amaitu du, Oscar Pereirok 37ra, Denis Mentxovek 40ra, Alejandro Valverdek 43ra, Carlos Sastrek 56ra.
Euskal txirrindularirik onena, Mikel Astarlorza: 33 segundora; 14. bukatu du. Hamair Zubeldiak 57 segundo galdu ditu, Iban Mayok 1.00 eta Igor Antonek 1.02.
Bihar, lehen etapa, Erresuma Batutik irten gabe: Londres-Canterbury (203 kilometro).
Txirrindularitza
Cancellara, Tourreko lehen liderra
Ikuskizuna eman du aitzin-etapan, Londresen, eta aise irabazi du. 13 segundo kendu dizkio bigarrenari: Klodeni. Astarloza izan da euskal ziklista onena: 14.a izan da, 33 segundora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu