Frantziako Tourra
Cancellarak irabazi du aitzin etapa, eta Armstrongek Tourra irabazteko hautagai sendoena dela erakutsi du
Fabian Cancellara txirrindulari suitzarra izan da abilena Frantziako Tourreko aitzin etapan, Lieja-Lieja (Belgika) 6,1 kilometroko erlojupekoan: sei minutu eta 50 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Haren atzetik, Lance Armstrong txapeldun estatubatuar handia sailkatu da; segundo bat gehiago behar izan du erlojupekoa egiteko. Nolanahi ere, beste faboritoei aurrea hartuz, hasiera-hasieratik argi utzi du bera dela Tourra irabazteko hautagai indartsuena.
Jan Ullrich alemaniarrari15 segundoko aldea atera dio, Hamilton estatubatuarrari16koa,eta Euskaltel-Euskadiko Iban Mayori 19koa. Gainera, oso ibilbide laburrean urratu dizkiesegundo horiek aurkariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu